Beheko testua eta kartela: AM
Arrasate Musikalek bere 50. urteurrenaren ospakizunekin jarraitzen du eta oraingoan solasaldi bat antolatu dute. Hauxe otsailaren 15ean, asteazkena, 18:30ean, Kulturaten izango da.
Gaia: “Arrasate Musikalen hastapenak “.
Hizlariak: Arrasate Musikalen lanean eta ikasten hasi ziren lehen irakasle eta ikasle batzuk. Hain zuzen ere 1972an hasitakoak.
Moderatzailea: Imanol Gallego.
Hizlari egongo diren irakasleak hauexek dira: Merche Madinabeitia, Arantza Alonso, Miren Castañares, Jesusi Etxeberria, María Pilar Etxebeste, Libe Mendizabal eta Charo Gómez. Hauek guztiak Solfeo eta Piano irakasleak ziren.
Hizlari egongo diren ikasleak: Luis Usatorre eta Javier Egidazu. Ikasle hauek biolina jotzen dute.
Animatu eta entzun garai hartako historio eta gertakizunak!
Erlazionatutako albistea:
“Omenaldia Arrasate Musikaleko lankide guztientzat ere izango da”
2022ko uztailaren 12an argitaratutako albistea