Kontzertuz betetako hilabetea biribildu du Arrasate Musikalek, maiatzean zehar, gaita eta saxofoi, klarinete, biolontxelo eta familien arteko kontzertuak eskaini ostean, txistularien txanda izan da gaur eguerdian. Hainbat lagunek osatutako bandak, landutako errepertorio zabala eskaini du bertaratutakoen gozamenerako.
Arrasate Musikalek gaur arratsaldean bertan ere badu hitzordua, AMko orkestra, Goikobalurekin batera arituko delako udaberriko musikaldiaren itxiera gisa. Kontzertua San Frantzisko elizan izango da, 19:30ean. Ekainean ere udaberri zikloko hainbat kontzertu izango dira kurtsoa amaitu bitartean.









