Arrasate Musikaleko tronboi, tuba eta bonbardino ikasleak kalejiran irten dira goizean herriko erdigunean. Seber Altube edo Herriko Plazan aritu dira besteak beste.
Denetik jo dute eta ez dira falta izan garai hauetan hainbeste entzuten ditugun gabon kantak.
Urtea amaitzeko, Arrasate Musikaleko bandak gabon zaharreko kontzertua joko du Amaia antzokian, 13:00etan. Aurretik, 11:00etan kalejira bat eskeiniko dute herriko kaleetan zehar.









