Arrasate Musikaleko sokazko Orkestrak kontzertua eskeiniko du ostiralean

0
315

Arrasate Musikaleko sokazko Orkestrak kontzertua eskeiniko du abenduaren 3an, ostirala, 20:00etan San Frantzisko elizan.


Orkestraren zuzendaria Iker Olazabal da. Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoa 1975ean sortu zuen Juan Arzamendi Enparantzak, “Arrasate Musikal” orduko akademiako zuzendari eta fundatzaileak. Orkestra hura 12 eta 20 urte arteko hogeita hamar bat gazteek osatzen zuten.


Lehen kontzertua 1976ko ekainaren 22an eskeini zuten Amaia Antzokian. Arrasate Musikaleko oraingo Orkestra Sinfonikoa eskolako ikasleek, irakasleek eta ikasle ohiek osatzen dute. Zuzendaria Iker Olazabal da. Musikariok urte asko daramate Zartzuelako orkestran parte hartzen eta kasu honetan Arrasate Musikalek jarraipena eman nahi izan dio proiektuari, eta sendotu egin Orkestra Sinfonikoa, Oraingo Orkestrak, lehen kontzertua 2009ko Udaberriko Musikaldian egin zuen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen