Arrasate Musikaleko orkestak kontzertua eskeiniko du bihar (abenduaren 18an) arratsaldeko 19:30ean San Frantsizko elizan.
Argazkia: AM, artxibokoa.
“Jasatzen ari garen egoera dela eta, aforoa 95 pertsonara mugatuta dago – azaldu dute musika-eskola honetatik -. Arrasate Musikalek bere bazkideei eman die lehentasuna, eta bazkide bakoitzak bi gonbidapen eskura ditu”.
Hala ere, “sarrera gutxi batzuk eskuragarri daude eta elizara gerturatzen den edozein lor ditzazke”. Sarrera doakoa da.
Arrasate Musikaleko orkestra oraingoan sokazko instrumentuekin osatuta izango da. Zuzendaria Iker Olazabal izango da, eta egitarau hau eskainiko dute:
PALLADIO – Concerto grosso for string orchestra – K. Jennkins
I. Allegretto
ll. Largo
lll.Vivace
SERENADE OP.20 – For string orchestra – E. Elgar
l.Allegro Piacevole
ll.Larghetto
lll.Allegretto
ST.PAUL´S SUITE – G. Holst
- Jig
- 2 Osinato
- 3 Intermezzo
- 4 Finale
POR UNA CABEZA – C. Gardel
EL DIA QUE ME QUIERAS – C. Gardel