Arrasate Musikaleko azken esprinta Amaia Antzokian amaituko da ostiralean, ikasturte bukaerako kontzertuarekin

0
1538

Ekintzez eta kontzertuez betea izaten ari da Arrasate Musikalen ikasturtearen azken txanpa eta zortzi kontzertuko esprintarekin amaituko da aste honetan. Helmuga nagusia ostiralean izango da, ikasleek Amaia Antzokian, 18:30ean eskainiko duten ikasturte amaierako kontzertuarekin, baina aurretik, gaurtik hasita, beste zazpi emanaldi eskainiko dituzte euren egoitzan.

  • Ekainak 15a, astelehena , 18:00etan, Piano ikasleen kontzertua Arrasate Musikaleko Auditorioan.
  • Ekainak  15a, astelehena, 18:30etan, Perkusio ikasleen kontzertua Arrasate Musikaleko Entsegu gelan.
  • Ekainak 15a, astelehena,  19:30etan, akordeoi ikasleen kontzertua Arrasate Musikaleko Auditorioan.
  • Ekainak 17a, asteazkena,  18:00etan, Piano ikasleen kontzertua Arrasate Musikaleko Auditorioan
  • Ekainak 17a, asteazkena, 19:00etan, Gitarra elektriko ikasleen kontzertua Arrasate Musikaleko Auditorioan.
  • Ekainak 18a, osteguna, 18:00etan, Kantuko ikasleen kontzertua, Arrasate Musikaleko Auditorioan.
  • Ekainak 18a, osteguna, 18:00etan, Perkusio ikasleen kontzertua Arrasate Musikaleko Entsegu gelan.
  • Ekainak 19a, ostirala, 18:30etan Ikasturte bukaerako ikasleen kontzertua Amaia Antzokian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen