Arrasate Musikal badoa poliki-piliki normaltasun egoerara bueltatzen . Ekainaren 1etik aurrera instrumentuko klase indibidualak presentzialki hartzeko aukera emango du ikasle guztiei.
Testua eta argazkia: Arrasate Musikal.
Guraso edo ikasle bakoitzak erabakiko du klasea bideodeien bitartez jarraitzea edo Musika eskolan bertan.
Beste jarduerak irailera arte ez dira eskolara bueltatuko.