Egitarau ofizialik ez badago ere, Arrasate Musikalek, aurten, Inauterietan eskaini ohi dituen kontzertuak emango ditu. Arrasate Musikaleko ikasleak Amaia Udal Antzokiko agertokira igoko dira arratsaldeko 18:30ean.
Besteak beste, Banda Gaztea, Orkesta Gaztea, 6 urteko tailerreko umeak, Haize egurrezko taldea, Harizko taldea , Talde mixtoak eta Tronpeta taldea igoko dira eszenatokira. Guztira 100 bat ikaslek parte hartuko dute emanaldi honetan. Sarrera doakoa izango da.




