Arrasate Musikaleko ikasleek Inauterietako kontzertua eskaini dute Amaia antzokian

0
1017

Kontzertu berezi hau aprobetxatu du, 50. urteurrenaren harira, Arrasate Musikalek bere lelo berria aurkezteko.

Egitarau ofizialik ez badago ere, Arrasate Musikaleko ikasleek Inauterietako kontzertua eskaini zuten atzo Amaia Udal Antzokian. Besteak beste, Banda Gaztea, Orkesta Gaztea, 6 urteko tailerreko umeak, Haize egurrezko taldea, Harizko taldea , Talde mixtoak eta Tronpeta taldea igo ziren eszenatokira. Guztira 100 bat ikaslek parte hartu zuten emanaldi honetan.

Kontzertu berezi hau aprobetxatu du, 50. urteurrenaren harira, Arrasate Musikalek bere lelo berria aurkezteko. Musika Eskolak lehiaketa bat jarri zuen martxan bere ikasleen artean eta irabazlea Aratz Arenaza izan da ‘7 nota, nahi beste kolore’ leloarekin. Atzo jaso zuen saria eta publikoaren txaloak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen