Arrasate Musikaleko Harizko Orkestra nagusiak kontzertua eskainiko du ostiralean

0
593

Udalak antolatuta, ekitaldi hau XVII. Udaberriko Musikaldikoaren baitakoa da. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan izango da San Frantzisko elizan.

Sarreraren prezioa 5 eurokoa da, eta dagoeneko sarrerak eskurragarri daude udal-webgunean. Iker Olazabal zuzendariak gidatuta, egitaraua ondorengoa da:

  • Concerto in Re Minore (Antonio Vivaldi)
  • Impromptu Op. 5 (Jean Sibelius)
  • Habanera from Carmen (Georges Bizet)
  • Andaluza (Enrique Granados)
  • Noites Cariocas (Jacob do Bandolin)
  • Tango in D (Isaac Albeniz)
  • Retintín (Eduardo Arolas)
  • Tico-Tico (Zequinha de Abreu)
  • La Bamba (herrikoia)

“Animatu eta gozatu kontzertuaz!!”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen