Arrasate Musikaleko Big Bandak ireki du Udazabaleko egitaraua

0
1050

Uztailarekin batera, Udazabal ekimena Arrasateko kaleetara itzuliko da, eta oraingo honetan Arrasate Musikaleko Big Bandek ireki du egitaraua.

Talde hau 2000. urtean José Ramón Elkorok jarri zuen martxan, eta pare bat urte igaroztik zuzendari Zigor Martinez bergararra da. Partaide guztiak Arrasate Musikaleko ikasleak eta irakasleak dira: Arrasateko eta inguruko herrietako 23 musikariz osatua dago. Formazioak lau tronboi, lau tronpeta, bost saxo, pianoa, gitarra, bateria, perkusioa, baxua eta ahotsa lotzen ditu. Errepertorioa oso zabala da, blues, jazz, latin, bossa, funk, rock …. estiloak lantzen ditu.

Taldeak hiru disko grabatu ditu, lehena Elgetako Espaloian 2005ean, bigarrena 2006ko azaroan eta hirugarrena Durangoko Plateruena kafe antzokian zuzenean emandako kontzertuan. Kontzertuak eman ditu Euskal Herri osoan, Arrasate, Gasteiz, Bergara, Elgeta, Viana, Durango, Gatzaga, Donostia, Amurrio…. baita estatu espainiarrean ere, Errioxan, Bartzelonan, eta Munichen ere bai.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen