Arrasate Musikaleko Big bandak kontzertua eskainiko du ostiralean Udazabal ekimenaren barnean

0
338

Arrasate Musikaleko Big band taldeak, Arrasateko Udalak antolatutako Udazabal ekimenaren barne   ohikoa den kontzertua eskainiko du uztailaren 2an, ostirala, arratsaldeko  19:00etan Monterron parkean. Kontzertuko sarrerak doakoak dira eta eskuragarri egongo dira Arrasateko Udalaren webgunean.

Talde hau 2000. urtean Jose Ramon Elkorok jarri zuen martxan. Ondoren Iker Olazabalek hartu zuen taldea. Gaur egun Zigor Martinez bergararra du zuzendari. Partaide guztiak Arrasate Musikaleko ikasleak dira: Arrasateko eta inguruko herrietako 23 musikariz osatua dago.

Formazio honek lau tronboi, lau tronpeta, sei saxo, piano, gitarra,  bateria, perkusioa, baxua eta ahotsa lotzen ditu. Errepertorioak blues, swing, latin, bossa eta funk estiloak aurkezten du. Hainbat herritan eskaini ditu kontzertuak : Arrasate, Gasteiz, Bergara, Elgeta, Viana, Durango, Donostia, Barcelona.

Taldeak hiru disko grabatu ditu, bat 2005ean, bigarrena 2006ko azaroan eta hirugarrena Durangoko Plateruena kafe antzokian zuzenean emandako kontzertuan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen