Arrasate Musikaleko Big bandak bere 20. urteurrena ospatu zuen atzo Monterronen

1
715

Udazabalen programazioaren barruan, Arrasate Musikaleko Big Band taldeak kontzertua eskaini zuen atzo Monterronen. Kontzertu berezia izan da zalantzarik gabe, taldeak 20 urte beteko baititu aurten. Kontzertuan izan ziren, halaber, Mugarik Gabeko Musikariak elkarteko kideak. Elkarte honek lan handia egiten du baliabide gutxiko herrialdeetara eramateko tresnak biltzen.

Zigor Martinez Big Bandeko zuzendariak eskerrak eman nahi izan dizkie urte hauetan bandatik pasatu diren musikari guztiei, baita gehitu diren kide berriei. Atzoko kontzertua azkena izan zen Aitor Monederorentzat ere. Gitarra-jolea hasieratik egon da Big Bandan.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen