AMeko Big Bandak 3 kontzertu emango ditu Kanariar irletan

0
355

Testua eta argazkia: Arrasate Musikal.

Arrasate Musikaleko Big Band  taldeak Kanariar irletara joango da apirilaren 27an, osteguna, eta  hiru emanaldi eskeiniko dituzte. Hoietako 2 Santa Cruz de Tenerifen, hain zuzen ere, Firgas eta Taraconte herrietan, eta bestea Las Palmas de Gran Canarias, La Laguna herrian. Guztira 5 egun egongo dira Kanariar irletan. Animo eta gozatu musikariak!!

ARRASATE MUSIKAL BIG BAND

Talde hau 2000. urtean José Ramón Elkorok jarri zuen martxan. Ondoren Iker Olazabalek hartu zuen taldea. Gaur egun Zigor Martinez bergararra dugu zuzendari.

Partaide guztiak Arrasate Musikaleko ikasleak dira: Arrasate eta inguruko herrietako 23 musikariz osatua dago. Formazio honek lau tronboi, lau trompeta, sei saxo, piano, kitarra, bateria, perkusioa, baxua eta ahotsa lotzen ditu. Errepertorioak blues, swing, latin, bossa eta funk estiloak aurkezten du.

Hainbat derritan eskaini ditu kontzertuak : Arrasate, Gasteiz, Bergara, Elgeta, Viana, Durango, Donostia, Barcelona.

Taldeak hiru diska grabatu ditu, bat 2005ean, bigarrena 2006ko azaroan eta hirugarrena Durangoko Plateruena kafe antzokian zuzenean emandako kontzertuan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen