AMko Bandaren kontzerturako doako sarrerak eskuragarri

0
684

Arrasate Musikaleko Bandak eskeintzen duen Gabon Zaharreko kontzerturako, ikusle kopurua 400 pertsonetan mugatua egongo da Amaia Antzokian. 

Hori dela eta, abenduaren 28an, osteguna 18:00-19:30 bitartean eta abenduaren 30ean, larunbata 10:30-12:00 bitartean, kontzerturako doako sarrera  eskuragarri egongo dira Amaia Antzokiko lehiatilan. Pertsona bakoitzak gehiengoz 6 sarrera eskatu dezake. Aipatzekoa, aurten Goikobalu Abesbatzaren eta Txorbela Otxotearen lankidetza izango duela Arrasate Musikaleko Bandak.

Soberan gelditzen diren sarrerak, kontzertuko egunean jarriko dira eskuragarri Amaia Antzokiko lehiatilan. Sarrera dituztenek, arduratsuak izatea eta kontzertura joatea eskatzen dute Arrasate Musikaletik.

Arrasate Musikaleko Banda, Jose Ramon Vitoriak sortu zuen 1994an, hiriaren behar kulturalei erantzuteko. Ordutik haziz joan da, partaide kopuruan eta urtero eskaintzen dituen ekitaldietan. Taldeak, egiteko lan bikoitza betetzen du: alde batetik Musika Eskolako Banda, bere helburu pedagogikoekin, eta bestetik Arrasateko Bandaren funtzioa, herriko ekintza eta ekitaldi esanguratsuenetan inplikatuz.

Geroago, Eduardo Arzamendi, Jose Ramon Elkoro eta Iker Olazabalek hartu zuten zuzendari lana. Gaur egun Mikel Markiegi da Bandako zuzendaria.

Egitaraua

• Overture to “Candide”————————————-L. Bernstein

• CATS Songs from the musical————————–A. Ll Webber

Goikobalu abesbatza eta Txorbela Otxotearen kolaborazioa

• Eusko Irudiak————————————————J. Guridi

• Baga, Biga, Higa——————————————–M. Laboa

ZUZENDARIA: Mikel Markiegi

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen