Arrasate Musikaleko Bandak Santa Zeziliaren omenez ohikoa bihurtu den kontzertua eskaini du gaur eguerdian San Frantzisko elizian. Bandako zuzendaria Mikel Markiegi izango da. Eguraldi kaxkarra egin arren herritar ugari hurbildu dira eskainitako egitarauaz.
EGITARAUA
- El Embrujo de Ana——————————————– Rafael Domenech
- Ross Roy———————————————————Jacob de Haan
- Miss Saigon—————————————————–.C.M. Schonberg
- A tribute to Michael Jackson. ——————————-M. Jackson
- Arrasate Musikal————————————————Juan Arzamendi
ARRASATE MUSIKALEKO BANDA
Arrasate Musikaleko Banda, Jose Ramon Vitoriak sortu zuen 1994an, hiriaren behar kulturalei erantzuteko. Ordutik haziz joan da, partaide kopuruan eta urtero eskaintzen dituen ekitaldietan.
Taldeak, egiteko lan bikoitza betetzen du: alde batetik Musika Eskolako Banda, bere helburu pedagogikoekin, eta bestetik Arrasateko Bandaren funtzioa , herriko ekintza eta ekitaldi esanguratsuenetan inplikatuz. Geroago Eduardo Arzamendi ,Jose Ramon Elkoro eta Iker Olazabal hartu zuten zuzendari lana, gaur egun Mikel Markiegi da Bandako zuzendaria.