Arrasate Musikaleko Bandak hango eta hemengo piezak eskaini ditu

0
655

Hainbat ikasle eta irakaslek ‘Olentzaro’, ‘La vida es bella’ edota ‘Pinocho’ abestiak jo dituzte, Mikel Markiegik zuzenduta.

Covid-aren aurkako neurriak hartuta, AM Bandak Gabon zaharreko ohiko kontzertua egin du gaur eguerdian Amaia Udal Antzokian.

Kontzertuak ondorengo egitaraua izan du: Exodus (Ernest Gold), Beethoven-en 5. sinfoniako 1. mugimendua, Olentzaro (Mocoroa eta Beobide), Pinocho (Alex Poelman), Danza del sable (Khatchaturian), La vida es bella (Nicola Piovani) eta Moment for Morricone (Morricone de Mey).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen