Udaberri zikloa jarraituz, gaur arratsaldean Jana Fuenteren ikasleek 9 pieza dantzatu dituzte Amaia Udal Antzokian. Gainera zuzeneko musika ere izan da. Haur eta gazteek irakasleari lore sorta bat oparitu diote ekitaldiaren bukaeran, publikoaren txaloen artean.














