Arrasate Musikaleko 50. urteurrena: egitaraua

0
471

2022

Banda +Banda Gaztea: Urriaren 1ean, larunbata, arratsaldeko 18:30ean, Banda eta Banda Gazteak kontzertua eskainiko dute Monterronen. Euria egingo balu kontzertua Amaia antzokira eramango da. Kontzertuaren aurretik kalejira egingo dute musikariek, Arbolapetan hasita. Kontzertua Banda Gazteak interpretatutako bi obrarekin hasiko da, ondoren Bandak beste bi obra eskainiko ditu eta azkenean denak batera arituko dira. Amaitzeko, Arzamendik osatutako martxa interpretatuko dute. Hau aurten emango dituzten kontzertu guztietan errepikatuko da.

Bandaren Gabon zaharreko kontzertua: aurten ere berezia izango da Bandak abenduaren 31n eskainiko duen kontzertua. Oraingoan Goikobaluren laguntza izango du. Gainera, bi pieza berezi eskainiko dira, bi kideren erretiroa dela eta.

2023

Banda + Orkesta kontzertua: martxoaren 11n arratsaldeko 19:30ean Arrasateko Musika Bandak eta Orkestrak kontzertua eskainiko dute Uarkapen. Lehenik, talde bakoitzak bere aldetik joko du, eta, gero, elkarrekin. Kontzertu honetarako Arrasate Musikalek Goikobalu, Txobela Otxotea eta Izaskun Murgia Taldearen laguntza eskatuko du.

Banda + The Potes kontzertua: Uarkapen ere bandak eta The Potes taldeak elkarrekin emango duten kontzertua izango da. Horretarako, talde arrasatearraren abestiak egokituko dira, Arrasate Musikaleko bandarekin jotzeko.

Debagoieneko Musika Eskolen jaia: ekainaren 10ean ospatuko da Arrasaten, Debagoieneko beste herri batzuetako musika elkarteek parte hartuta. Goizean emanaldi txikiak eskainiko dira herriko hainbat txokotan. Eta arratsaldean, Arrasate Musikalek musika eskolako hainbat musika eta dantza taldek parte hartuko duten kontzertua eskainiko du.

Banda: ekainaren 24an eguerdiko 13:00etan Monterronen kontzertua eskainiko du Bandak, Arrasateko kultur elkarte ezberdinekin batera.

Big Banda: Big Bandak, Arrasateko beste kultur elkarte batzuen partaidetzarekin, kontzertua eskainiko du ekainaren 30ean Monterron parkean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen