Arrasate Musikaleko 2025-26 ikasturterako izena emateko epea zabalik dago

0
1511

Arrasate Musikalek duela hilabete ireki zuen 2025-2026 ikasturterako matrikulazio epea, oraindi zabalik dago izen emateko aukera, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 ordutegian Juan Arzamendi Musika Etxean.

Eskaintza zabala:

1.Maila

  • Musika Tailerra (5 – 7 urte bitartean) : Musikarako sarrera egokia, jarduera ludiko eta pedagogikoa.
  •  Suzuki  metodoa 4 urtetatik aurrera.

2. eta 3. Maila

  • Kantuko adarra: Bakarlariak
  • Adar Instrumental sinfonikoa: Flauta, Oboea, Klarinetea, Fagota,Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba, Perkusioa, Biolina, Biola, Txeloa, Kontrabaxua, Saxofoia, Bonbardinoa.
  • Musika herrikoiaren adarra: Txistua, Gaita.
  • Adar instrumental polifonikoa: Pianoa, eskusoinua, kitarra.
  • Askotariko joeren adarra: Baxu elektrikoa, Bateria, Kitarra elektrikoa.
  • Dantza: Klasikoa (4 urtetatik aurrera) eta garaikidea.
  • Bestelako ikasketa batzuk: Hizkuntza musikala, harmonia klasikoa eta modernoa, informatika musikala. Mindfulness umeentzat.
  • Talde instrumentalak: Banda, Orkestra, Big Band, Txistulari Taldea, Folk Taldea, Talde Gazteak, Konboa eta abar.

Nobedade gisa, hurrengo ikasturterako “Mindfulness umeentzat” ikastaroa da. 4-14 urte bitarteko haur guztientzat zuzendua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen