Testua: Arrasate Musikal.
Martxoaren 11ean, larunbata, arratsaldeko 19:00etan Uarkape pilotalekuan Arrasate Musikalek bere 50. urteurrena ospatzeko kontzertua eskainiko du. Kontzertuan inguruko hainbat musika taldek parte hartuko dute: Goikobalu abesbatza, Txorbela otxotea, Izaskun Murgia elkate lirikoa, Arrasateko Koro Parrokiala, Bergarako Orfeoia eta Arrasate Musikaleko Banda, Orkestra eta ikasleak.
Sarrerek 10 euroko prezioa dute eta salgai daude Ezkiña, Kajoi eta Monte tabernetan. Bazkideek 8 eurotan erosteko aukera izango dute eskolako idazkaritzan otsailaren 17ra arte, astelehenetik ostegunera goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, eta ostiralean arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.
Animatu eta Gozatu!