Arrasate Musikalek Udaberri Ziklo Musikala abiarazi du

0
1775

Arrasate Musikalek martxan jarri du aurten ere bere ohiko Udaberri Ziklo Musikala, maiatza eta ekaina bitartean egingo den egitarau zabalarekin.

Aurtengo edizioan, guztira 25 bat ekitaldi antolatu dituzte, eta guztiak doakoak izango dira herritarrentzat. Antolatzaileen arabera, helburua da musikaz gozatzeko aukera zabala eskaintzea eta ikasleen zein irakasleen lana plazaratzea.

Zikloari hasiera maiatzaren 8an emango zaio, 17:30ean hasiko diren ate irekien jardunaldiarekin Arrasate Musikalen bertan. Amaiera, berriz, ekainaren 19an izango da, ikasturte amaierako emanaldiarekin.

Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte egitarauko ekitaldietara gerturatzera eta musikaz gozatzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen