Arrasate Musikal talde txikiekin azken txanpan lanean hasi da

0
410

Covid-19ak sortutako pandemia ondorioz, Arrasate musikaleko irakasle eta ikasleek etxetik jarraitu dute lanean bideo-deien bidez. Deseskaladarekin, azken hilabetean, nahi izan dutenak aurrez aurreko klaseetan bueltatu dira.

Azken egunetan ere talde txikietan lan egin hasi dira. Musika eskolatik adierazi dutenez “hiru hilabete luze hauetan bakarka eta etxetik klaseak hartu ondoren gogotsu hartu dute horrelako talde ekintzak burutzea. Ea irailetik aurrera normaltasun egoerarantz habiatzen garen guztiok.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen