Arrasate Musikalek San Juanen ohiko kontzertua eskaini du

0
876

Arrasate Musikalek San Juaneko ohiko kontzertua eskaini du eguerdian Monterron parkean. Musika Bandak ez du hutsik egin beste urte batez. Kalejira egin du lehenengo konpartsarekin eta gaiteroekin, ondoren, kontzertua eskaini Monterron parkean eta jendetza elkartu da emanaldiarekin gozatzeko.

Kontzertuaren aurretik kalejiran aritu dira eta jende asko erakarri dute musikaz gozatzera. Une batean, zaharren egoitzan gelditu dira, eta San Juanetako abestiak jo dituzte denek batera, une polita eta hunkigarria. Amaitzeko, kalejirarekin jarraitu dute monterronera iritsi arte, 13:00etan kontzertuari ekiteko.

Monterronen bost abesti interpretatu dituzte guztira: Aguero (pasodoble), El Caserio (fantasia), Samba de Aida, Lau eperteilatuan eta Kalejira. Mikel Markiegik zuzendu du kontzertua.

Eguraldiak 180 graduko bira eman du, eta bero handia egin du kontzertuan zehar, hala ere entzuleak kontzertuaz gozatzen aritu dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen