Arrasate Musikalek Piano TOPAKETA bat antolatu du kontzertu moduan eta urtarrilak 31ean,astelehena 18:00etan izango da Amaia Antzokian. Bertan Arrasate inguruko herriak parte hartuko dute. Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Bergara, Elgeta. Soraluze, Legazpi eta Arrasate.
Guztira 45 bat pianista parte dute eta guztiak banaka joko dute. Ez dira oraingoan 4 eskutara piezarik joko jasatzen ari garen egoera dela eta. Entzungo diren piezak, klasikoak, euskal abestiak eta gaur egunekoak ere izango dira.
Topaketa honekin herri desberdinetako pianisten harremanak sendotzea eta aldi berean Musika eskoletako Pianoko irakasleen harremanak ere sendotzea lortu nahi da. Parte hartuko duten pianistak 8 urtetik gorakoak izango dira.
