Arrasate Musikalek Piano topaketa bat egin du kontzertu moduan Amaia Antzokian. Bertan Arrasate inguruko herriak parte hartu dute. Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Bergara, Elgeta. Soraluze, Legazpi eta Arrasate. Guztira 45 bat pianista parte hartu dute eta guztiak banaka jo dute. Ez dira oraingoan 4 eskutara piezarik jo jasatzen ari garen egoera dela eta. Entzun diren piezak, klasikoak, euskal abestiak eta gaur egunekoak ere izan dira.