Arrasate Musikalek matrikulazio epea irekita mantentzen du.Oraindik aukera batzuk gelditzen dira instrumetua ikasteko. Ordutegia astelehenetik ostegunera 10:00-12:00 eta 16:00-19:00etara da Monterron Jauregian (Musika eskola). Berritasun gisa Kultura Musikala ikastaroa eskainiko dute aurten.
MUSIKA: KULTURA OROKORRA
Musika oso presente egon da gizakion bizitzan, eta, gizateriak bere hastapenetatik erabiltzeaz gain, gizakiaren bilakaerarekin batera garatu eta hedatu da, bai musika egiteko modua, bai musika gauzatzeko erabili diren bitartekoak (musika instrumentuak).
Ikastaroaren helburuak
Honako hauek izango dira ikastaroaren helburuak: musikaren oinarrizko ezagutza batzuk lortzea, batetik, historiaren aro desberdinetan zein bilakaera izan duen ezagutuz, eta, bestetik, aztertuz gizateriak bere historian zehar zein musika instrumentu erabili dituen eta zein modutan, hasieratik gaur egunera arte.
Bitartekoak
Klaseak ikus-entzunezko metodoen bidez emango dira, baita erabiliko den unitate didaktikoaren gidoi baten bidez ere. Gidoiaren amaieran, erreferentzia bibliografikoak, estekak… agertuko dira, gaian sakondu nahi izanez gero, ikasleek informazio zehatzera jo dezaten.
Nori zuzenduta dago ikastaroa?
Musikaren ezagutza orokorrak eskuratu nahi dituen edozein pertsona helduk har dezake parte, solfeoaz eta instrumentuen praktikaz haratago, metodologia desberdina eta ez hain teknikoa erabiliz ikasi nahi duen edonork
Ikastaroaren ordutegia
Irailetik ekainera bitarte, astean ordu bateko klaseak izango dira eta ikasle parte hartzailearekin zehaztuko da ordutegia.