Arrasate Musikalek eskaini du gaur Amaia Antzokian kaldereroen kontzertua. Kontzertu honetan Arrasate Musikaleko 7 taldek parte hartu dute: Jurasico taldea, Junior taldea, Senior taldea, Izan Suzuki taldea, Haizea taldea, Metal taldea eta Banda Gaztea. Ohikoa da Arrasate musikalek inauterietako kontzertua eskaintzea. Eszenatoki gainean mozorrorik ikusi ez diren arren, kontzertuarekin aurrera jarraitu nahi izan dute.
Hasiera Kultura ARRASATE MUSIKAL Arrasate Musikalek kaldereroen kontzertua eskaini du Amaia Antzokian