Argazkia: MB artxiboa.
Egitarau ofizialik ez badago ere, Arrasate Musikalek, aurten, Inauterietan eskaini ohi dituen kontzertuak emango ditu. Lehenengo kontzertua otsailaren 25ean, ostiralean, izango da. Arrasate Musikaleko ikasleak Amaia Udal Antzokiko agertokira igoko dira arratsaldeko 18:30ean.
Bigarren kontzertua Arrasate Musikaleko Bandak eskainiko du martxoaren 6an, igandea. Amaia Udal Antzokian ere izango da kontzertua eguerdiko 12:30ean hasita. Laster, Arrasate Musikalek bi kontzertuetan eskainiko dituen programen berri emango du.