Arrasate Musikalek 2023-2024 ikasturteari hasiera eman dio Juan Arzamendi Musika Eskola inauguratuz. Edorta Ayastuy Arrasate Musikaleko kidek azaldu digun bezala, “guretzat erronka handia da eta onerako. 16 urte eman ditugu, ez egoera txarrean, baina musika eskola baterako ez zen egoera batean. 2023-2024 ikasturtea musika eskola potente batean hasi gara. Euskadi mailako erreferentea. Bilbotik etorri nahi dute ikustera, beren eskolak egiteko erreferentziak hartzera.”

Aurten Arrasate Musikalek 505 ikasle ditu, baina matrikulazioa zabalik dago oraindik. Hala ere, Ayastuyk azaldu digunez, “musika-tresna batzuk beteta daude. Hala ere, etorri eta informatu. Zerrenda bat egingo dugu, eta ikasturtean zehar plazaren bat libre geratzen bada, izena eman ahal izango dute. “
Hasiera batean ez da ikasturte hasierako ekitaldi berezirik egingo, baina Arrasate Musikaleko Big Bandak irailaren 17an emango du lehen kontzertua Eskoriatzan.