Arrasate Musikalek hiru kontzertu eskainiko ditu aste honetan

0
338

Arrasate Musikalek hiru kontzertu eskainiko ditu aste honetan. Ostiralean, azaroak 25, Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenez, Gaztea Bandak kalejira egingo du arratsaldeko 17:30ean. Ondoren, 18:30ean, Arrasate Musikaleko gaiteroek kaleak alaituko dituzte.

Larunbatean, azaroak 26, eguerdiko 12:30ean, Ibai-Artek antolatuta, Arrasate Musikaleko Big Bandak kontzertua eskainiko du Herriko plazan. Kontzertua Fair Saturday festibalaren barruan sartzen da.

Amaitzeko, igandean, azaroak 27, Arrasateko Musikaleko Bandak Santa Zeziliaren omenezko kontzertua eskainiko du. Kontzertua San Frantzisko elizan izango da eguerdiko 12:30ean hasita.

Bandaren igandeko kontzertuaren egitaraua

  • Entrañable Trombón——————————————-J.Anaya
  • El Metronomo de Maelzel————————————M.Gz. Bastida
  • Arrasate Musikal————————————————Juan Arzamendi
  • Everest ————————————————————R. Galante
  • American Graphity———————————————-Arr.N. Iwai

ZUZENDARIA: Mikel Markiegi

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen