Arrasate Musikalek 3 kontzertu emango ditu asteon Udaberri Zikloan

0
342

Bihar, asteartea, arratsaldeko 18:00etan Perkusioko ikasleek kontzertua eskainiko dute Musika Eskolan. Hurrengo kontzertua asteazkenean izango da, maiatzak 25, arratsaldeko 18:30ean Kulturaten, eta oraingoan gitarra klasikoko ikasleak igoko dira agertokira. Aste honetako azken kontzertua Arrasate Musikaleko gaitaroek emango dute. Kontzertua Musika Eskolan izango da maiatzaren 28an, larunbata, eguerdiko 12:00etan. Kontzertu guztiak doakoak izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen