Koronabirusa dela eta etenaldiak 15 eguneko iraupena izango du.
Arrasate Musikalek eta Arrasateko Txikitixa Eskolak euren ateak behin-behinean ixtea erabaki dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz. Etenaldiak 15 eguneko iraupena izando du atzotik hasita. Kasu bietan irakasleek lanean jarraituko dute, ikasleek zerbait behar badute.