Arrasate Musikalek dantza eta gorputz-adierazpena lantzeko ateak irekiko ditu

0
2287

Arrasate Musikalek dantza eta gorputz-adierazpena lantzeko aukera eskainiko die 3 eta 4 urteko haurrei, eta helduentzako ate irekien saioak ere antolatu ditu, dantza garaikidea, barre eta fitness probatzeko.

Jana Fuente Arrasate Musikaleko dantza-irakasleak gidatuko du haurrei zuzendutako Dantzaren eta Gorputz Adierazpenaren Hastapenak ikastaroa. Dagoeneko hainbat haurrek eman dute izena, baina plazak mugatuak dira. Horregatik, interesa duten familiei izena ematera animatu dituzte.

Helduentzat, berriz, dantza garaikidea, barre eta fitness espezialitateak ezagutzeko ate irekien saioak egingo dituzte. Ez da aurretiko esperientziarik behar, eta nahi duen orok parte har dezake. Saioak azaroaren 2an eta 9an, astelehenetan, 19:45etik 21:00etara egingo dituzte; eta azaroaren 6an eta 13an, ostiraletan, 15:30etik 16:45era.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, interesdunek info@arrasatemusikal.org helbidera idatz dezakete edo 943 77 05 40 telefonora deitu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen