Arrasate Musikalek bi kontzertu eskainiko ditu inauterietan

0
964
arrasate musikal

Otsailaren 21an musika eskolako ikasleen kontzertua izango da Amaia antzokian, eta martxoaren 1ean Arrasate Musikaleko Banda igoko da udal antzokiko eszenatokira. Egun horretan  Ttakun Txalaparta elkartearen himnoa estreinatuko da.

Arrasate Musikalek bi kontzertu eskainiko ditu Inauterietan. Otsailaren 21ean, ostirala, arratsaldeko  18:30ean musika eskolako ikasleek inauteriko kontzertua eskainiko dute Amaia Antzokian.

Arrasate Musikaleko talde desberdinak ikus eta entzuteko aukera izango dugu,  besteak beste: Banda gaztea, Orkesta gaztea, Metal taldea,harizko taldea,Perkusio taldea,Folk taldea eta talde Mixtoak. Guztira 120 bat musikari igoko dira eszenatokian.Hori bai denek mozorroturik joko dute, eta giro alai bat sortuko dute.

Sarrera 2€koa izango da .

arrasate musikal

ARRASATE MUSIKALEKO BANDA

Martxoaren 1ean,igandean berriz, eguerdiko 12:30ean Amaia Antzokian ere,  Arrasate Musikaleko Bandak inauteriko ohiko kontzertua emango du. Aurten kontzertuaren gaia danborrada izango da, eta Arrasate eta inguruko danborraden soinuak entzungo dira danbor eta barrilero eta guzti.

Gainera egun horretan Ttakun Txalaparta elkartearen himnoa estreinatuko da.Himno hau Arrasate Musikaleko Bandaren zuzendaria den Mikel Markiegik konposatu du.

Kontzertua benetan interesgarria izango da, eta danborradaren inguruan  ibiltzen direnendako ere oroimen polita izango da .

Sarrera dohainekoa izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen