Beheko testua eta argazkia: Arrasate Musikal.
Arrasate Musikalek 2022-23 ikasturtean zehar, 50. urteurrena ospatuko duenez ERAKUSKETA bat burutzeko asmoarekin dago 2022ko urriak edo azaroak aldera.
Erakusketa hau egiteko azken 50 urte hauetako argazki eta idatzizko dokumentuak ezinbestekoak ditugu. Ondorioz zuentzaga zuzentzen gara eta azken 50 urteko Arrasate Musikaleko argazki edo idatzizko dokumenturik izango bazenute, asko eskertuko genizueke Musika eskolako (Monterron jauregia) idazkaritzara ekartzea. Bertan eskaneatuko genituzke eta ondoren berriz ere zuei itzuli.
LAGUNDU eta izan Arrasate Musikaleko 50. urteurreneko partaide.
