Arrasate Musikalek azaro aldera lehiaketa bat sortu zuen musika-eskolako ikasleen artean 2022-23 ikasturtean ospatuko den 50. urteurreneko leloa aukeratzeko. Goiburua aukeratu dute eta Aratz Arenazak irabazi du lehiaketa.
Leloa: ‘7 nota, nahi beste kolore’: “Mila esker Aratzeri eta parte hartu duten ikasle guztiei”. Zorionak Aratz!