Argazki: MB artxiboa.
Arrasate Musikalek gaur, asteazkena, ikasturte berriari hasiera eman dio. Ikasturte hau berezia izango da musika eskolak bere 50. urteurrena ospatzen duelako.
Oraindik ere matrikula irekita dago instrumentu batzuetan eta aipatu beharra dago aurreko ikasturtean bezala aurten ere KULTURA MUSIKALA eskeiniko dutela 18urtetik gorakoentzako. Interesatuak pasa daitezke idazkaritzatik astelehen- ostegun 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 bitartean eta ostiraletan 16:00-19:00 bitatean.