Arrasate Musikal-Goikobalu kontzertu bateratua zapatuan berreskuratuko da

0
236

Musika-eskola hau eta abesbatza urteak eman dituzte elkarrekin udaberriko zikloan aritu barik. Zapatu honetan, ordea, kontzertua emango dute San Frantziskon. Leku berean eta egun bat lehenago, ostiralean, Kea abesbatzak saioa emango du.

Artxiboko argazkia: Arrasateko Udala.

Udaberriko Musikaldia aurreko asteburuan hasi zen, eta asteburu honetan itzuliko da bi emanaldirekin:

Ostiralean, maiatzaren 17an, Kea ahots taldeak jardungo du San Frantzisko elizan arratsaldeko 19:30etik aurrera.

1997an sortu zuten taldea, musika garaikidean espezializatuta dago, nazioartean aritua da eta 16 abeslari profesionalez osatuta dago.

Hurrengo egunean, maiatzaren 18an, Goikobaluko helduen abesbatzak eta Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoak saioa emango dute.

Hainbat urtetan kontzertu bateratua eman zuten udaberriko zikloan, eta urte batzuetako etenaren ostean, hemen ditugu bueltan udaberriko hitzordua. Kontzertua 19:30ean hasiko da, sarrera doan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen