Hala ere, nahi duten ikasleek modu telematikoan emango dituzte eskolak beren etxeetatik ikasturte amaierara arte.
Argazkia: Arrasate Musikal.
Ekainaren 1etik Arrasate Musikal eskola presentzialetara itzuli da, eta musika eskolako arduradunek azaldu dutenez, “ikasleen erantzuna oso positiboa izan da”. Hala ere, nahi duten ikasleek modu telematikoan emango dituzte eskolak beren etxeetatik ikasturte amaierara arte. Arrasate Musikalen asmoa, egoerak uzten badu, irailean eskolak beti bezala ematea da.