Arrasate Musikal 50. urteurrena ospatzen ari da jai giroan [argazki galeria eta bideoak]

0
1453

Musikak Arrasateko kaleak bete ditu gaur goizean. Arrasate Musikal bere 50. urteurrenaren barruan, jai eguna ospatzen ari da gaur. Eguneko egitarauaren barruan, Debagoieneko Musika Eskolen Jaialdia ospatu da goizean. Arrasate Musikaleko ikasleez gain, Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati eta Bergarako musika eskoletako ikasleek parte hartu dute jaialdian.

Goiza Arrasate Musikaleko Gaiteroen kalejirarekin hasi da. Ondoren, Herriko plazan, Arrasate Musikaleko zuzendari Marta Izagirrek Arrasate Musikalen historia eta goizean zehar egin diren ekintzak gogoratu ditu. Jaialdian parte hartu duten musika eskolei ere omenaldi txiki bat egin zaie. Ostean, musika taldeek Juan Arzamendi Musika Eskola, Herriko plaza eta Biteri plazaren artean jo dute eguerdiko 1:00ak arte. Gariband taldeak itxi du goiza kalejira batekin.

Jaiak arratsaldean jarraituko du. Eguerdian Kulturolan bildu dira paella erraldoi batez gozatzeko. Arratsaldean berriz, Banana Shake taldeak irekiko duen Arrasate Musikal + The Potes-en kontzertua izango da Monterronen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen