Arrasate Mugimendu Feministak hiru elkarretaratze antolatu ditu Martxoak 8rako

0
131

Testua: Arrasateko Mugimendu Feminista.

Arrasateko Mugimendu Feministako kideok bagatoz aurten ere Martxoak 8ko egitarauarekin!
Goizean elkarretaratzeak egingo ditugu herriko bi ikastetxetan eta, arratsaldean MANIFESTAZIOA  egingo dugu herriko kaleetan barrena.

Sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazista arrakalatzeko feminismoan antolatu eta kolektiboki borrokan jarraitu behar dugu. Dagokigun arduraz jokatuta, datorren martxoaren 8an kaleak eta plazak hartzera animatzen ditugu emakume, trans eta bollerak.

Arrasate feminista, antikapitalista eta antiarrazista eraikitzera goaz!
Dena aldatu, sistema arrakalatu!
GORA BORROKA FEMINISTA!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen