Gure taldeak atsedenera ere markagailuan atzetik heldu da (6 eta 13). Aurrera begira, 12. jardunaldian etxean jokatuko du Zarautzen aurka.
Argazkia: MB artxiboa.
Gipuzkoako gizonezkoen 1. Lurraldeko partidua jokatu zen atzo Iturripen, eta etxeko taldeak Urola Laztimendiarekin neurtu zituen indarrak.
Erasoko jokaldiei dagokienez, Mugarri Ingouko Martin Balanzategik eta Eki Letonak launa gol sartu zituzten. Baina urolarrak nagusitu ziren.
Ondorioz, Arrasate Mugarri Ingou sailkapeneko erdialdean dago, 5 partidu irabazita eta beste 5ak galduta, 10 puntu lortuta.
Aurrera begira, 12. jardunaldian, urtarrilean Zarautz Aritzbatalde Tabernaren aurka jokatuko du, etxean, Iturripen. Aupa Arrasate Eskubaloi!