Arrasate Mugarri-Ingouk 21-29 galdu du Arrate Eibarren aurka

0
307

Argazkia: MB artxiboa.

Partidua parekatua hasi zen arren (2-2), eibartarrak lehen zatian aurreratu ziren, eta atsedenean 10-15 zihoazen aurretik.

Patxi Garciaren taldea ahalegindu zen, eta adibidez Hodei Letona Erretolazak 7 gol sartu zituen eta Danel Roa Morak 5.

Hala ere, bigarren zatian kanpoko taldeak errenta handitu zuen (18-26) eta partidua irabaztea lortu zuen.

Ostiral honetan gure taldeak Limpiresol Corazonistas taldearen aurka jokatuko du Iturripen, kategoriari eusteko lehian. Aupa Arrasate Eskubaloi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen