Arrasate Mugarri Ingou garaipenaren bidera itzuli da, Txingudi garaituz

0
405

29 eta 24 irabazi du Ane Herreroren taldeak, atsedenean 14 eta 10 aurretik izanda. Hodei Letonak 8 gol sartu ditu.

Argazkia: MB artxiboa.

Gure taldeak ez zuen garaipenik lortzen azaroaren 13tik, baina gaur bolada txarrari amaiera eman dio, garaipen argi batekin.

Ane Herrero Azpiazuren taldea lehen zatian nagusitu da, eta atsedenera markagailuan aurretik iritsi da (14-10). Txingurdi Goibar sailkapenaren azpialdean dago, eta Arrasateko taldeak egoera baliatu du.

Erasoko jokoan azpimarratzekoak dira Hodei Letona Erretolatzaren 8 golak eta Martin Balanzategi Aialaren 6 golak. Azkenean emaitza talde arrasatearraren alde: 29 eta 24.

Datorren jardunaldian Mugarri Ingouk Soraluzen jokatuko du, arerio zuzen baten aurka. Izan ere, gure taldea sailkapeneko 7. da eta plaentziarrak 8. Oi-oi-oi Arrasate Eskubaloi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen