Ane Herrero entrenatzailearen taldeak 30 eta 26 irabazi dio Bergara Soraluceri, baina partida ez da azken minutuetara arte erabaki.
Lehen zatia Arrasateko taldearentzat izan da, eta atsedeneko markagailuan 19-13 aurretik zen. Gaurko goleatzaile nagusiak Eneko Carrero eta Ander Melendez izan dira, bosna golekin. Talde lana izan da garaipenaren gakoa.

Bigarren zatian Bergarako taldeak ez du amore eman, eta azken minutuetan aldea murriztea lortu du, gure taldearen errenta kolokan jarriz.

Hala ere, Ane Herreroren taldeak jakin izan du errentari eusten, besteak beste, etxeko atezainak jarraian egindako bi geldituei esker.

Talde arrasatearra goranzko joeran da, eta denboraldi honetako lehen 4 partiduetatik 3 irabazi ditu. Gaurkoa etxean irabazitako lehena izan da. Zaleek txalo beroak eskaini dizkiote taldeari.

Datorren jardunaldian gure taldeak Andoainen jokatuko du, arerio zuzen baten aurka: C.D.B. Leizaran Ernio Inmobiliaria. Aupa Arrasate Eskubaloi!