‘Arrasate Mozambikerekin bat’ hitzaldia antolatu du Harremanek

0
211

Argazkia: Mundukide / Beheko testua eta kartela: Harreman.

Hitzlaria: Beñat Arzadun, Mundukidek Mozambiken garatzen duen proiektuaren aitzindaria. Harremanek hitzaldi honetara gonbidatzen zaituzte, Arrasate eta inguruko herritarrok. Abenduak 20, asteartea, 18:30ean, Jokin Zaitegi gelan-Kulturaten, Arrasate.

Mozambikeko proiektua 2002tik dago martxan, Beñat Arzadun aitzindaria izanik, Mundukideko lankidea, proiektu honetan bere indar eta lan on guztia jarri duena. Proiektu honen alderdi guztiak zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu, bai ekonomikoak, sozialak, lankidetzakoak, ezagutzakoak, lanekoak, generokoak, eta abar. Proiektuak batez ere gizaki ororen lehen premia estaltzen du, elikagaia. Nekazaritza-teknikak hobetzeko aukera ematen die, bizi-kalitate hobea emango duten ekonomia txikiak sortzeko helburuarekin. Hori guztia gizarte-eraldaketaren ardatz gisa lan eginez. Hala eta guztiz ere, Beñaten hitzak “miseriatik pobreziara igarotzeko bidean lanean dihardugu”, inguru hauetan bizi duten egoeraz hausnartzea eskatzen digute.

Programaren helburua:

Nekazarien gaitasuna handitzea, bidezko garapen jasangarriari lagunduko dion errenta sortzeko, pertsona autonomoak, erresilienteak eta buruaskiak izan daitezen.

Ez dugu ezer oparitzen, baina prestakuntzaren, laguntza teknikoaren eta teknologiaren bitartez laguntzen dugu, testuingurura eta tokiko beharretara egokituz. Beren esperientziatik abiatuz eta epe luzeko prozesuetan tokiko bazkideen sare zabal baten bidez komunitateekin zuzenean lan eginez garapen sozioekonomikoa sustatzen ari diren lankideen bitartez egiten dugu hori guztia.

15000 nekazari familia baino gehiagori laguntzen diegu nekazaritza-teknikei buruzko prestakuntzan eta asistentzian, ekoizpena areagotu dezaten eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetu dezaten. 2025erako 20.000 nekazari familiatara iritsi nahi dugu laguntza horretan. 

Pertsona guztiok gauza bera bilatzen dugu: gure lanaren eta bizitzaren jabe izatea.

Hitzaldi bat baino zerbait gehiago da entzungo duguna, planeta honetan behar handiena duten pertsonekiko konpromisoa.

Zuen zain gaude

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen