Ugutz Basauriren gidaritzapean herriko gune eta eraikin esanguratsuenak ezagutuko dituzte bisitariek.
Arrasateko Udalak turismoa sustatzeko antolatu dituen bisita gidatuen barnean, bi hitzordu berri izango dira asteburu honetan. Ugutz Basauri geologoaren gidaritzapean larunbatean Arrasate monumentala ezagutzeko bi aukera izango dira, goizeko 11:00etan euskaraz, eta eguerdiko 12:30ean gazteleraz Herriko plazatik hasita. Bisitariek Arrasateko historiaren pasarte inportanteenak historiaurretik aro berrira arte birpasatuko dituzte. Tartean paradak egingo dituzte herriko hainbat bitxikeria ere ezagutzeko.