Arrasate monumentala eta industriala ezagutzeko aukera izango da asteburuan

    0
    1395

    Ugutz Basauriren gidaritzapean herriko gune eta eraikin esanguratsuenak ezagutuko dituzte bisitariek.

    Arrasateko Udalak turismoa sustatzeko antolatu dituen bisita gidatuen barnean, bi hitzordu berri izango dira asteburu honetan. Ugutz Basauri geologoaren gidaritzapean larunbatean Arrasate monumentala ezagutzeko bi aukera izango dira, goizeko 11:00etan euskaraz, eta eguerdiko 12:30ean gazteleraz Herriko plazatik hasita. Bisitariek Arrasateko historiaren pasarte inportanteenak historiaurretik aro berrira arte birpasatuko dituzte. Tartean paradak egingo dituzte herriko hainbat bitxikeria ere ezagutzeko.

    • Eman izena hemen.   (Azken orduko izen emateak: Ugutztours 695 75 34 30) Uztailak 25, Euskaraz (15 leku libre)
    • Eman izena hemen.  (Azken orduko izen emateak: Ugutztours 695 75 34 30) Gazteleraz (7 leku libre)

    Igandean berriz, Basauriren eskutik ere Arrasate industrialari buruz gehiago jakiteko aukera egongo da. Industrializazioak hirigintza iraultza berria eragin zuen, eta horren adibide Arrasateko Unión Cerrajera, ELMA eta etxetxikiak. Oraingoan ere bisita Herriko plazatik irtengo da goizeko 11:00etan.

    Eman izena hemen.  (Azken orduko izen emateak: Ugutztours 695 75 34 30)

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen