Deba errekako zenbait presa botako dituzte Arrasate-Mendaro artean

0
1066

“Ekosistemen funtzioak berreskuratzeko”, Europako MERLIN egitasmoa aplikatzekoak dira Gipuzkoako Aldundia, UPV eta Kataluniako ICRA institutua.

MERLIN (Mainstreaming Ecological Restoration of freshwater-related ecosystems in a Landscape context: INnovation, upscaling and transformation) proiektuaren helburua ondokoa da:

“Konponbide berriak eta oso aplikagarriak bilatzea, ur gezako ekosistemen funtzioak berreskuratzeko”.

Egitasmo hau Duisburg-Essen Unibertsitateak koordinatzen du, eta 44 bazkide ditu Europan, tartean, Gipuzkoako Aldundia, UPV eta Kataluniako ICRA.

Euskal Herrian egitasmo hau aplikatuko da “Deba errekako zenbait presa eraitsiz, Mendaro eta Arrasate artean, zentral hidrauliko txikiekin zerikusia dutenak”.

Europar Batasunak 10 milioi euroko finantzazioa onartu du, “errekastoak, errekak, urtegiak eta hezeguneak ia egoera natural bat izateko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen